Gaur, gaueko 22:30ean, Oier Mendizabalek binakako partidua jokatuko du Azpeitian. Partidua Izarraitz frontoian izango da eta bertan Mendizabalek Retegi Bi edukiko du lagun eta Arretxe II eta Argote aurka. Irabaziz gero, Mendizabalen hamaikagarren garaipena izango litzateke errenkan. Ez du lan erraza izango horretarako, Argote gaztea azken partiduetan fin baitabil. Ostegunean, abuztuaren 3an, Oiartzunen jokatuko du Mendizabalek partidua, Esain duela bikote, Koka eta Argoteren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!