xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarra garaipenetik oso gertu egon zen atzo Getxon korritutako proban, 5garren izan baizen. Pozik agertu bada ere, ´pena pixka bat` duela ere onartu du, egindako lan ona ezin izan zuelako boribildu. 145 km-ko ibilbidea egin behar izan zuten, zirkuitu bati 11 bira emanda. Mendaterik ez zegoen, kilometroko aldapa txiki bat bakarrik, eta honek oso karrera azkarra eta eroa izatea ahalbidetu zuen. Erasoaldi asko egon ziren, baina segituan moztu zituzten denak. Azkenean, tropela esprinean iritsi zen eta Atom taldeko Gaztañaga gailendu zen, bigarren Viña Magnako Torrent izan zen.
Hurrengoa Frantzian
Xabatek korrituko duen hurrengo karrera Frantzian izango da, Limousineko tourra hain zuzen ere. Abuztuaren 15etik 20ra izango da. Baliteke 13an Urkiolako proban ateratzea, baina oraindik ez dute erabaki.