Udalak aisialdirako parkea egingo du Portun, trenbide ondoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 1a, 03:00

Saskibaloi kanasta, pin pon mahaia, iturria eta aulkiak jartzeko asmoa dute. Renferekin egindako hitzarmen baten bidez egingo dute.

JOAN den asteko Plenoan Portun aisialdi eta jolaserako gune bat sortzeari buruz hitz egin zuten. Asmoa da Portun, arkupean dituzten etxeak eta trenbidearen artean dagoen terrenoan, jolaserako gune bat sortzea. Horretarako saskibaloi kanasta, pin pon mahaia, aulkiak eta iturri bat jarriko dituzte. Plenoan, zehazki, hitz egin zuten parkea egiteko lurrak lortzeko Renferekin egin beharreko akordioaz.
Renferekin egindako hitzarmena Andoni Amonarraiz, zerbitzuetako zinegotziak, azaldutakoaren arabera Renferekin egindako akordio bati esker egingo dute eremu hau. Akordio horren bidez Renfek, alokairu baxu baten truke, terrenoa utziko dio Udalari parkea egin dezan. Lehenago ere egin ditu Udalak Renferekin antzeko akordioak. Karabeleko aparkamendu berriak ere antzeko hitzarmen baten bidez egiten ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!