Dobera Euskara Elkarteak martxan jarri duen Sortuz eta Sortuz ekimenerako lanak aurkeztu daitezke oraindik. Ekimen hau Hernaniko musika talde nahiz bakarlariei zuzendua dago. Betebeharrak hauexek dira: lana euskaraz izatea eta diskoetxe batekin kaleraturiko CDrik ez edukitzea. Hau betetzen dutenek, gutxienez bi kanta jasotzen dituen maketa bat aurkeztu beharko dute, kanten letrak idatzita dituela eta norbere datuekin. Aukeratutako talde edo bakarlariek abesti bat grabatzeko aukera izango dute argitaratuko den bilduma baterako. Epea
abuztuaren 31n bukatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!