Atzo bukatu ziren uztaileko ‘paseo musikatuak’

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 31a, 03:00

Uztaileko lau igandeetan izan da aukera museoa bisitatzeko, musika barrokoa eta folk musika entzunez.

paseo Musikatuek atzo izan zuten bukaera, Chillida-Lekun. Musika barrokoa eskainiz musika hirukotea izan zen atzo museoaren inguruko belazeetan. Hiru gazteek museoa bisitatzera joan zirenen belarriak alaitu zituzten, eta izan ziren, paseoan ez ezik, euren ondoan eseri eta entzun eta txalo jo zutenak ere.

Artisten omenezko eskulturak

Chillida-Leku museoan, abuztuaren 25a arte dago ikusgai Omenaldiak erakusketa. Eduardo Chillidak artista asko eta askori egin zizkien eskulturak, omenaldi modura; horietatik 40, erakusgai daude, museoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!