GETARIA-Zarautz igeriketa proba famatua jokatu zen atzo, urtero bezala, giro ederrean. 1.000 igerilari inguru juntatu ziren eguerdiko 12:00etarako Getariako kaian; aurrean, 2.800 metroko igerilekua zai, itsaso zabalean. Gorka Ripa barakaldarra iritsi zen lehenengoa Zarautza, 32:05 minutuan, eta lehendabiziko emakumea Ainhoa Oñatibia izan zen 35:37 denborarekin. Hernaniarrek ere ederki egin zuten igeri. Peru Alfaro bosgarren sartu zen, eta Mañel Aizpurua 7garren. Leire Gonzalez emakumeetan 23garren geratu zen, 43:05 denborarekin. Berrogeita hamar hernaniar inguruk bukatu zuten atzoko proba. Asko igeriketa elkartekoak ziren, eta asko ziren baita ere, urte guztian zehar mantenimendu ikastaroetan ari direnak. Urteroko ohitura bihurtzen ari da Getaria-Zarautz proba, eta gero eta jende gehiagok hartzen du parte. Atzo ere jendetza haundia zen irteeran, eta Kronikari kosta egin zitzaion hernaniarrak bildu eta argazkia ateratzea. (Informazio gehiago eta sailkapen orokorra: www.getariazarautz.com)
Hernaniarren sailkapena
- 1 Peru Alfaro 0:34:27
- 2 Mañel Aizpurua 0:34:38
- 3 Garikoitz Etxebeste 0:37:11
- 4 Iñigo Etxaniz 0:38:06
- 5 Axel Allur 0:38:34
- 6 Xabier Andres 0:39:17
- 7 Ioritz Aldabe 0:40:43
- 8 Txomin Mujika 0:42:35
- 9 Ion Ormazabal 0:43:02
- 10 Leire Gonzalez 0:43:05
- 11 Miren Bardaji 0:43:25
- 12 Ibon Estibariz 0:44:07
- 13 Asier Garcia 0:44:59
- 14 Izaro Garmendia 0:45:05
- 15 Nadia Diez 0:45:13
- 16 David Mendez 0:45:20
- 17 Mikel Larramendi 0:45:22
- 18 Jose Miguel Sanchez 0:45:40
- 19 Itziar Gonzalez 0:46:50
- 20 Jurgi Blanco 0:47:36
- 21 Gorka Zabala 0:47:55
- 22 Aitzol Alkain 0:48:41
- 23 Yoli Pastor 0:48:59
- 24 Jugatx Etxeberria 0:49:05
- 25 Itxaso Zabala 0:49:07
- 26 Gaizka Esnaola 0:49:14
- 27 Ainhoa Makazaga 0:50:00
- 28 Eneritz Garcia 0:50:23
- 29 Jon Ander Izuzkitza 0:50:56
- 30 Olatz Astiazaran 0:51:24
- 31 Unai Agirre 0:52:41
- 32 Arantxa Urbieta 0:54:06
- 33 Felipe Alkorta 0:54:08
- 34 Diego Polo 0:55:04
- 35 Gorka Dorronsoro 0:55:08
- 36 Joxan Arzelus 0:55:09
- 37 Mikel Tomasena 0:55:14
- 38 Xabat Aizpiolea 0:56:13
- 39 Josema Gonzalez 0:58:22
- 40 Iñigo Tomasena 1:00:33
- 41 Maria Jesus Salaberria 1:02:10
- 42 Lourdes Irizar 1:04:00
- 43 Oier Iurramendi 1:04:22
- 44 Joxeba Iurramendi 1:04:22
- 45 Mikel Seminario 1:04:23
- 46 Txaro Tomasena 1:07:43
- 47 Xabier Zapiain 1:10:56
- 48 Xanti Jaka 1:14:01
- 49 Maitane Damborenea 0:14:05
- 50 Alazne Egiazabal 0:14:56