Zikuñagako Amako zikloturistak Betelura egingo dute irteera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 30a, 03:00

Zikuñagako Ama zikloturista taldeak irteera du gaur, Betelura. Guztira 74 kilometro egingo dituzte joan eta etorri, betiko orduan eta betiko lekutik abiatuta. Urtero bezala, abuztuan oporrak hartuko dituzte, eta beraz, iraila arte ez dute bizikleta hartuko, taldean behintzat. Berriro irailaren 3an egingo dute bizikleta ibilia, Zumaiara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!