atzo denboraldi bukaerako bazkaria izan zuten pelota elkarteko kideek. 40 bat pelotari eta 10 bat arduradun bildu ziren Xalaparta elkartean abuztuko oporrak hartu aurretik, azken balorazioak egin eta iraila arte elkarri agurra ematera. Bazuten, gainera, zer ospatu. Aurtengo urtea ez da aurrekoak bezain ona izan, baina elkartea sendotzeko balio izan du, eta gainera, garaipen on batzuk ere lortu dituzte. Eskuz, trinketean ibili dira ondoen hernaniarrak. Alvarezek Munduko txapelketan bigarren egin zuen, Euskadikoa eta Espainiakoa irabazi ondoren. Ojuel eta Zabalak binaka eta Arrietak banaka Euskadiko txapelak irabazi dituzte. Paleta goman, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak irabazi dituzte Jauregi, Lucas, Lujanbio eta Zabalak. Atzo, bestalde, Hernaniko Lauterdiko txapelketako finalak jokatu zituzten eskuz.
Aizpitarte, Zabala eta Alvarez onenak lauterdikoan
Hernaniko Lauterdiko txapelketako finalak jokatu ziren atzo. Kadeteetan Aizpitartek 22-15 irabazi zion Lizeagari; jubeniletan Zabalak 22-20 irabazi zion Ezeizari; eta nagusietan Alvarezek 22-10 irabazi zuen Gorrotxategiren kontra.