Oier Mendizabalek hamargarren garaipena lortu zuen segidan Zarautzen asteartean jokatutako partiduan, 22-20. Bertan, Unanuerekin batera aritu zen, Esain eta Patxi Ruizen aurka. Hasiera ona egin ondoren, partidua maldan gora jarri zitzaien, baina Esainek egindako opari batzuengatik, bolada onari jarraipena ematea lortu du hernaniarrak. Udara borobila daramaki Mendizabalek, eta orokorrean begiratuta ere, profesionaletara pasa zenetik, gehiago izan dira irabazitako partiduak galdutakoak baino.
Aste honetan bi partidu
Aste honetan badauzka bi aukera ratxa onari jarraipena emateko. Asteartean, abuztuaren 1ean, Azpeitiako Izarraitzen arituko da Retegi Birekin, Arretxe II eta Argoteren aurka. Ostegunean, abuztuaren 3an, Oiartzunen du hitzordua, Madalensoro frontoian, Esainekin batera, Koka-Argote bikotearen kontra. Ea, zorte pixka batekin, hamar garaipeneko ratxari beste bi lotzen dizkion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!