Hernaniko lauterdiko finalak gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 29a, 03:00

Kiroldegian izango dira 11:00etan. Bestalde, Oiagak ere partidua jokatuko du kaiolan, Jaioren aurka, Errioxan.

hernaniko lauterdiko txapelketa bere amaierara iritsiko da gaur. Finalak kiroldegian jokatuko dira, hiru mailatan: kadeteak, jubenilak eta seniorrak. Azken hilabetean kanporaketak jokatzen aritu ondoren, finalak jokatzeko ordua iritsi da, txapelak zein burutan jarriko diren jakiteko. Ostegunean jokatutako finalaurrekoetan Alvarez eta Gorotxategi sailkatu ziren finalerako, senior mailan. Alvarezek Ojuel kanporatu zuen eta Gorrotxategik Huizi. Alvarez da iazko txapelduna eta duela bi urte azpitxapeldun atera zen. Hortaz, faborito aterako dela esan daiteke, nahiz eta Gorrotxategik ez duen aldez aurretik amore emango. Jubeniletan, berriz, Ezeiza II eta Zabala dira txapel bila aterako direnak eta kadeteetan, Lizeaga eta Aizpitarte II arituko dira zein baino zein. Oiagak partidua Errioxan Josu Oiaga ere kaiolan arituko da, baina Hernanitik nahiko urrun. Canales de la Sierrako frontoian Jaioren aurka neurtuko ditu indarrak, lauterdiaren barruan. Partidua 18:00etan hasiko da, eta hara hurbiltzen denak binakako beste partidu bat ere izango du ikusgai. Jakina da udara sasoi ona dela pelotarientzat, eta herriko jaietan partidu asko antolatzen direla. Horregatik, Oiaga bere jokoa erakusteko aukera izaten ari da eta abuztuan Bendimiako txapelketa jokatuko du binaka, Fuertesekin, Errioxako frontoietan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!