Antton Zabala 18garren Polonian, Europako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 29a, 03:00

antton Zabala eskalatzaile hernaniarrak bi proba garrantzitsu izan ditu uztailean. Joan den astean Polonian aritu da, Europako Eskalada Kopako proba batean. Maila onean jardun eta 19garren egin zuen. Hilaren 15ean Espainiako Bulder txapelketa jokatu zuen, Euskal Mendizale Federazioak eratutako euskal selekzioarekin. Jubenilen mailarik ez zegoela eta, nagusiekin atera zen. 40 bat partehartzailetatik erdiparean geratu zen. Hurrengo lehia Europako Eskalada txapelketa du, abuztu bukaeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!