Mendizale astea eta musika emanaldiak protagonista, azaroko kultur eskaintzan

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 1a

Mendizale astea eta musika emanaldiak protagonista, azaroko kultur eskaintzan

Azaroa kultur ekitaldiez beteta dator Hernanin, Biteri kultur etxeak jakinarazi duenez. Hilabetean zehar, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira Biterin eta herriko beste txoko batzuetan.

Mendizale astea 10etik 19ra

Azaroaren 10etik 19ra hainbat ekitaldi izango dira Mendizale Astearen barruan. Aste hau Mendiriz Mendi elkarteak antolatu du eta argazki erakusketa, ikastaro, lehiaketa eta irteerekin osatuko da. Biterik, Xabier Arnaizek egindako argazki erakusketa hartuko du azaroaren 13tik 17ra, 18:00etatik 21:00etara.

Musika emanaldiak

Musika aldetik, Santa Zezilia kontzertua emango dute hilaren 18an Hernaniko Kantuz Abesbatzak, herriko eta inguruko txistulariek, Metal boskoteak eta Kriskitiña dantza taldeak, Sandiusterrin, 19:00etan. Hernani musika eskolako ikasleek ere kontzertua emango dute hilaren 22an, Biterin, 18:00etan. Hilaren 23tik 26ra arte, metalezko instrumentu musikalak oinarri dituzten taldeen kontzertuak entzun ahal izango dira, Hernasax zikloaren barruan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta Sandiusterrin izango dira, Hernaniko Udal musika bandarena izan ezik. Zikloa Pirineos Jazz Orchestraren hasiko da, hilaren 23an, ostegunez. Hurrengo emanaldia azaroaren 24an izango da Josetxo Silguero Gorriti & Laboratorio de Música electroacústica de Gasteiz-en eskutik; eta Sandiusterriko eskaintza musikala saxofoi taldeen topaketarekin itxiko da, larunbat horretan, hilak 25. Hernasax zikloa Hernaniko Udal musika bandak itxiko du azaroaren 26an, udaletxeko arkupetan, 13:00etan. Datorren larunbatean, azaroak 4, Tafallako musika bandak kontzertua emango du, udaletxeko arkupetan, eta Igande musikatuak eta ‘Kalez kale kantari’ ekimenak ere ez dute huts egingo, hilaren 5ean eta 11n, hurrenez hurren.

Askoz ekitaldi gehiago

Azaroaren 15ean Amher-SOS Arrazakeriak antolatutako hitzaldia eta bideo emanaldia izango da, Frontera Sur izenburupean, 19:30ean. Elkarte honek haur eta jende guztiarentzako jarduerak ere antolatu ditu hilaren 18rako, Atsegindegin, 16:00etan. Haurrek ere izango dute zer gozatua. Hilaren 25ean, Tirikikontu-kontari antzezlana eskainiko du Gorakadak Biterin, goizeko 11:00etan. Hilaren 28an, berriz, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 3tik 7 urte arteko haurrei, Udal liburutegian.

Azaroko eskaintza

4: Tafallako musika bandaren kontzertua, udaletxeko arkupetan.

5: ‘Igande Musikatuak’ Tilosetan.

11: ‘Kalez Kale Kantari’, Hernaniko kaleetan barrena.

10-19: ‘Mendizale astea’.

13-17: Mendiko Argazki erakusketa, 18:00-20:00, Biterin.

15: ‘Frontera Sur’ hitzaldia eta bideo emanaldia, Helena Malenorekin. 18: Haurrentzako eta jende guztiarentzako jarduerak, Atsegindegin.

18: Santa Zezilia kontzertua Sandiusterrin.

22: Musika eskolako ikasleen kontzertua, Biterin.

23-26: Hernasax zikloa, kontzertuak Sandiusterrin.

25: Haurrentzako antzerkia: ‘Trikikontu-kontari’, Biterin.

26: Hernaniko Udal musika bandaren kontzertua, Biterin.

28: Ipuin kontaketa: Lur Korta, Udal liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!