Urbieta eta Elkano kaleetan, Biteri kultur etxe bueltan, marra urdinak margotu ditu udalak aparkatzeko lekuetan. Denbora mugatuko aparkamentuak izango dira, baina debaldekoak. Orain zenbait hilabete hartu zen erabakia eta erabaki horren arabera esperimentazio moduan, gehienez ordubetean aparkatu ahal izango da inguru horretan. Sistema honen helburua da autoak errotatzea inguru horretan eta sistema horrek nola funtzionatzen duen ikustea.
TAOarekin zerikusirik ez
Udaletik jakitera eman dutenez, gune urdin honek ez du inolako eraginik izango Udalak TAOa jartzeko edo ez jartzeko hartuko duen erabakiarekin. Orain arte TAOarekin dagoen bakarra dira enpresa batek egindako ikerketa tekniko bat eta proposamen bat, eta Udalak publikoak ikusteko jarrita ditu Biterin.
Txartelik ez
Udalak jakitera eman du ez direla ari bizilaguntzako TAO txartelak banatzen, nahiz eta herrian zenbait zurrumurru zabaldu. Txartelak, hirigunean TAOa jartzea erabakitzen bada bakarrik banatuko direla eman dute jakitera udaletik.