Txantxilla eta Karabelgo ordenamendu aldaketari hasierako onarpena eman dio Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 29a, 03:00

Aldaketa jende aurrean egongo da orain, hilabete batez. Basozain plaza bat ateratzeko proposamena ere onartu zuen atzoko plenoak.

Plenoa bildu zen atzo Udaletxean eta Txantxilla eta Karabelgo ordenamendu aldaketa onartu zuten. Txantxillako proiektuak 162 etxebizitza eta Hernanirako sarrera berria aurrikusten ditu. Karabelgo proiektuak, berriz, 136 etxebizitza aurrikusten ditu. Ordenamendu aldaketarekin lortu nahi izan den gauzetako bat da, babes ofizialeko etxeak Karabelen egitea, etxebizitza libreekin batean, eta Txantxillan etxebizitza tasatuak egingo lirateke (prezioa aurrez zehaztutakoak), prezio librekoekin batean. Karabelen 80 etxebizitza izango dira prezio librekoak eta 56 babes ofizialekoak. Txantxillan, berriz, 95 etxebizitza izango dira prezio tasatukoak eta 67 etxebizitza prezio librekoak. Hernaniko sarrera berria Txantxillako egitasmoak, etxebizitzaz gain, Hernanirako sarrera berria ere proposatzen du, Axalan. Axalako oraingo sarrera itxi eta Alberroko bidegurutze alderago egingo lukete berria, rotonda eta guzti.

Hilabete jende aurrean
Txantxilla eta Karabelgo areatako elementuei hasierako onarpena eman zion atzoko Plenoak eta orain hilabetean egongo da jende aurrean, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Basozain postua Atzoko plenoan beste zenbait puntu ere onartu ziren, Udalhitz dokumentua esate baterako. Horrez gain, basozain postu bat ateratzea ere onartu zuen Plenoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!