Chillida-Lekuko paseo musikatuak gaur bukatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 30a, 03:00

Uztaileko lau igandeetan musikak lagunduta museoa bisitatzeko aukera izan da. Gaur ere hala izango da, 11:00etan eta 13:00etan.

chillida-Leku bisitatzera gaur joaten den edozeinek aukera izango du, museoa musikaz lagunduta ikusteko. Paseo musikatuak antolatu ditu museoak uztaileko lau igandeetan, eta gaur izango da azkena. 11:00etan eta 13:00etan izango dira kontzertu txiki horiek, eta musika barrokoa eta folk musika joko dituzte, museo kanpoko eskultura artetik, musikari gazteek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!