Nagusi mailako bi finalaurrekoak gaur jokatuko dira Hernaniko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko uztailaren 27a

Hernaniko lauterdiko txapelketako azken bi finalaurrekoak gaur jokatuko dira, kiroldegian, 16:30etan hasita. Afizionatu mailako partiduak izango dira. Lehen partiduan Alvarez eta Ojuelek neurtuko dituzte indarrak eta bigarrenean, Gorrotxategi eta Huizik. Finalak, berriz, datorren larunbatean izango dira, 11:00etan hasita. Kadete mailan Lizeaga-Aizpitarte eta jubeniletan: Ezeiza II-Zabala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!