Zaborra kudeatzeko alternatibei buruz hitz egingo du gaur Mikel Izagirrek, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2006ko uztailaren 27a

Urumea Bailara Bizirik taldeak antolatuta, hitzaldia izango da gaur Ereñotzun, zaborrak kudeatzeko alternatibei buruz. Mikel Izagirre Urnietako Arnasa Plataformako kideak emango du hitzaldia, beren hitzetan bai baitaude zaborra tratatzeko erraustegia baino alternatiba ´osasungarriagoak eta merkeagoak`. Hitzaldia Ereñotzuko Txirrita eskolan izango da, gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!