Erromesak gaur etorriko dira Irundik eta harrera egingo diete udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko uztailaren 27a

Barrukaldeko Santio bidea berreskuratzeko helburuarekin, Irundik Santo Domingo de la Calzadarako erromesaldia antolatu dute Gipuzkoa, Araba eta Errioxako Santiago Bideko elkarteek. Atzo hasi zen erromesaldia eta gaur iritsiko dira erromes guztiak Irundik Hernanira, 23 kilometro eginda. Udaletik jakitera eman dutenez, harrera egingo zaie Udaletxean bertan 19:30etan eta oroigarri bat emango diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!