Lehengo astean ematekoa zuten pelikula gaur emango dute Karkaban, Natza taldeak antolatuta. Afganistango bi mutil gazte Pakistango errefuxiatu zentro batetik alde egin eta Londresen bizitzeko ametsa betetzera abiatuko dira. Pakistan, Iran, Turkia, Italia eta Frantzia zeharkatuko dituzte. Errefuxiatu zentroetako egoera kaskarra eta ezinezko ametsak azaltzen ditu. Michael Winterbottonen pelikula honek Berlingo Urrezko Artza jaso zuen. Filma gaur emango dute, Karkaban, iluntzeko 22:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!