Jazzaldiko doinuek jende asko bildu zuten atzo Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 26a, 03:00

‘Oregon’ taldearen kontzertua izan zen atzo eta jendeak ondo erantzun zuen jazz munduko talde famatuaren kontzertuan.

Chillida Leku inguruetan aparkatzeko tokirik ere ez zela ekin zion atzo Oregon taldeak kontzertuari, Jazzaldiaren barruan. Talde famatua da ipar amerikarra, eta zaletuek ez zuten hutsik egin. Kontzertua kanpoan eman zuen Oregonek eta jendeak belazean eserita ikusi eta entzun ahal izan zuen. Jazz garaikidean talde famatua da Oregon eta jakina zen moduan, zaletu asko inguratu zen atzo, eta bide batez museoa eta inguruak ikusteko aukera ere izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!