Xabat Otxotorena Orbea taldeko txirrindulari hernaniarrak Kutxa Sari Handia-Ordiziako Klasikaren 83. edizioa korrituko du gaur. 117 zenbakiarekin aterako da eta lan erraza izango ez badu ere, Xabatek aurreko postuetan egotea du helburu. Goizeko 09:00etan emango zaio hasiera probari, Ordiziko Aita Miguel Barandiaran plazatik. 165 km. egin beharko dituzte berriro ere Ordizian bukatzeko, tartean bost mendate paseaz: Abaltzisketa gaina (3. kategoria) hiru bider, Bida-niako gaina (1. kategoria) eta Mandubiako gaina ( 1. kategoria), azken hau helmugatik 15 kilometrotara. 173 parte hartzaile izango dira irteera lerroan, Igor Astarloa edo Koldo Gil aurtengo Euskal Bizikletako irabazlea, besteak beste. Iazko edizioan Carlos Garcia izan zen garaile, eta 2004an, berriz, David Herrero.