Herriko musikariei maketak bidaltzeko deia egin die Doberak

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 24a, 03:00

Dobera Euskara Elkartek Sortuz eta Sortuz ekimena jarri du martxan, herriko euskarazko musika sormena bultzatzeko asmoz. Hori dela eta, herriko musika talde eta bakarlariei dei egin die maketak bidaltzeko, gutxienez bi kanturekin. Horrez gain, talde edo bakarlariaren datuak eta kantuen letrak ere bidali beharko dira, idatzita. Edozein musika estilo onartuko da. Aukeratutako taldeak estudio batetara eraman eta CD bat grabatzeko asmoa du euskara elkarteak. Materiala abuztuaren 31 baino lehen bidali edo eraman behar da honako helbidera: Dobera Euskara Elkartea, Larramendi 11-behea. Informazio gehiagorako: 943-332799 edo dobera@dobera.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!