´Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga inposatua dela` salatzeko ekintza

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 24a, 03:00

SEGIK deituta, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan ekintza egin zuten ´muga arrotz hauek inposatuak direla` salatzeko. Guztira Hernani eta Goizuetako 30 gazte bildu ziren. Adierazi dute ´duela bi urte muga hau baliogabetu` egin zutela eta orain ere berriro egin dutela: ´argi eta garbi adierazi nahi dugu nahiz eta muga hauek inposatu gogor jarraituko dugula muga arrotz hauek bota eta independentzia irabazi arte borrokan`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!