Fernando Ros Naparra 1986ko uztailaren 28an hil zen Hernanin, estradizio bat salatzeko protestaldietan. Nafarra Abarzuzakoa zen, baina Hernanin bizi zen 1978az gero. Datorren igandean gogoan izango dute Naparra bere jaioterrian, Abarzuzan, eta lore eskaintza egingo diote bertako hilerrian, 13:00etan. Ondorenean, bazkaria egingo dute Hernaniko eta Abarzuzako lagunek. Bazkarira joan nahi dutenek deitu
629 32 03 74 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!