‘Oregon’ taldearen kontzertua gaur Chillida Lekun, Jazzaldiaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 25a, 03:00

Jazz garaikidean talde famatua eta ibilbide luzekoa da Oregon. Gaur, 12:30ean, Zabalaga baserrian.

Heineken Jazzaldiaren 41garren edizioa Chillida Lekura iritsiko da gaur, eguerdiko 12:30ean. Oregon talde haundiak emango du kontzertua. Jazz garaikidean talde famatua da Oregon, eta oso tradizio desberdinen eraginak jasotzen dituen jazza jotzen dute.

Urte askotako ibilbidea
Oregon taldea 70garren hamarkadan sortu zuten Towner, McCandless eta Moorek, eta urte guzti horietan jende asko pasa da taldetik. Gaur egungo musikariak jazz garaikideko benetako mitoak dira asko, jazzaren munduan ibilbide luzea dutenak.

Iazko arrakastaren bidetik
Aurtengoa ez da Jazzaldia Chillida Lekura dijoan lehen aldia eta orain artekoan arrakasta izan dute bertako kontzertuek. Iaz Kenny Barron hirukotearen kontzertua izan zen. Sarrerak 8 euro balio ditu eta bertan erosi liteke. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!