Gimnasia egiten dugun Goiz Eguzkiko 120 ikasleen izenean.

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 21a, 03:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak antolatuta, gimnasia egiten dugun 120 ikasleek Kirol Patronatuari zera adierazi nahi diogu: entzun dugu gimnasia klaseak ematen dizkigun irakaslea aldatu egingo digutela eta guk irakasle berarekin jarraitu nahi dugu, gustora baikaude. Sei urte daramazkigu irakasle berarekin eta ondo ezagutzen gaitu: badaki zein zailtasun dituen bakoitzak eta ´zein hankatatik egiten dugun erren`. Ikasle bakoitzari egokitutako ariketak jartzen dizkigu, denbora asko baitarama gurekin. Lina Gonzalez, gimnasiako ikasleen izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!