Gudarien plazan arratsalde-pasa

Kronika - Erredakzioa 2006ko uztailaren 21a

Biltzeko lekurik gabe geratu direla salatzeko, Gazte Asanbladak arratsalde-pasa antolatu du Plazan. Dei egiten diote jendeari, hondartza edo errekara joan beharrean, beren toaila, sonbrila eta guzti plazan azaldu daitezen. Partxisa, kartak eta antzerakoak ekartzera animatu nahi dute jendea, jokoak egiteko. 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!