Urumea Bailara Bizirik taldeak antolatuta, hitzaldia izango da bihar Ereñotzun, zaborrak kudeatzeko alternatibei
buruz. Plataformak azaldu duenez badaude zaborra
tratatzeko erraustegia baino alternatiba ´osasungarriagoak eta merkeagoak` eta horien berri emateko helburuarekin antolatu dute biharko hitzaldia. Urnietako Arnasa Platafomako Mikel Izagirre izango da hizlaria. Hitzaldia, bihar, arratsaldeko
20:00etan hasiko da
Txirrita eskolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!