La Fonda taldearen kontzertua izango da bihar Tilosetan, iluntzeko 21:00etan hasita. Pop-rock musika egiten du taldeak, baina Ibon Fernandez taldekideak dioen moduan ´rock kutsu haundiagoa` du zuzenekoak. Taldekide gehienak heavy, metal eta bestelako musika gogorretatik datoz eta hori nabaritu egiten da kontzertuetan. Beraz, pop-rock musika, baina ikutu gogorragoak ere en-tzun ahal izango ditugu gaur Tilosetan.