Karbonerako, (Kardaberaz 29), bizilagunen salaketa-oharra

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 19a, 03:00

Karboneran atea zabaltzeko ohitura erakutsi dugu bertan gaudenetik. Karbonerako atean postontzi bat dago jarrita oharrentzako. Karboneran jendea bizi da, pertsonak bizi dira, eta ohitura daukagu bertan atea jotzen dutenean atea irekitzeko. Karbonerako bizilagunek, Hernaniko iritzi publikoaren aurrean salatzen dugu, astelehenean goizeko 08:30etan, Udaltzaingoa etxeko leiho batetik sartu zaigula bertan zeuden pertsonak identifikatzeko aginduarekin. Sei pertsona identifikatu arazi dituzte. Gu udaletxera joan gara eta handik Ertzaintzarengana. Hauek esan digute salaketa beharbada gaur helduko zela epaitegietara. Nork agindu die orduan etxean sartzeko? Legezkoa al da bizitza dagoen etxe batean horrela sartzea? Lehenik argitu nahi dugu identifikatu dituzten pertsona guztiak ez direla denak Karbonerako bizilagunak. Salatu nahi dugu udaltzainak etxera sartu izana eta etxean sartzeko modua; eskailera batez baliatuta, leiho batetik sartu izana; logeletan sartu direla jendea iratzartzera, bere intimitatea bortxatuz; sartu ondoren, barrutik, ateko sarrailak askatu eta kenduta utzi dituztela; eta ez digutela paper-orri bakar bat ere utzi. Azkenik, Hernaniko Udaltzaingoaren (Udaletxearen) jokabide poliziakoa salatzen dugu. Erich Bidegi Struchtemeier eta Virginia Marting.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!