NATZAK antolatuta In this word filma jarriko dute gaur. Aurreko udaratan ere Natzak antolatu izan ditu zine emanaldiak eta aurten ere bide horri jarraitzeko asmoa du. Gaurkoa izango da saio horietan aurrenekoa eta udaran zehar emanaldi gehiago izango dira.
Filma gaueko 22:00etan jarriko dute, Karkabako plazan (ez Natzak Antziolan duen lokalean, atzo Kronikan agertzen zen bezala).
Berlinaleko urrezko artza
In this wold filmak Berlinaleko Urrezko Artza jaso zuen. Michael Winterbottomek zuzendutako film honek Afganistango bi mutil gazteren istorioa kontatzen du. Pakistango errefuxiatu-zentrotik alde egin eta Londresera bizitzera joatea dute ametsa. Ametsa bete nahian Pakistan, Iran, Turkia eta Frantzia zeharkatzen dituzte. Gertatutako bizipenak kontatzen dira film honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!