Madalena jaiak Maria Madalena egoitzan bihartik astelehenera

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 20a, 03:00

Bihar, toka txapelketa eta merienda izango dituzte.

Maria Madalena zaharren egoitzan Madalena jaiak ospatuko dituzte, bihartik astelehenera. Jokoak, merienda, meza, argazki erakusketak eta abar izango dituzte. Bihar, ostirala, toka txapelketa dute goizean eta merienda berezia izango dute arratsaldean. Larunbatean da Madalena eguna eta txistularien dianak hasiko du goiza Zaharren Egoitzan. Ondorenean, igel txapelketa izango dute eta Meza Nagusia eguerdian. Arrantsaldean, Bingo Berezia.

Egitaraua
Bihar ostirala

  • 10:30: Toka txapelketa
  • 16:30: Merienda berezia.

Larunbata

  • 09:30: Txistulariekin diana
  • 10:30: Igel txapelketa
  • 12:00 Meza Nagusia
  • 17:00 Bingo Berezia

Igandea 

  • 17:30: San Joanetako eta irteeratako argazkiak.

Astelehena

  • 17:00: Seiko Urre txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!