NATZAk antolatuta, bihartik hasita 3 filme jarriko dituzte asteazkenero. Bihar In this world filma jarriko dute. Film honetako protagonista Afganistango bi mutil gazte dira, eta Pakistango errefuxiatu-zentro batetik alde egitea dute amets. Amets hori bete nahian Ingalaterra aldera abiatuko dira, Pakistan, Iran, Turkia, Italia eta Frantzia zeharkatuta. Errefuxiatuen bizimodu kaskarra kontatzen da dokumental moduko film honetan, etorkin askoren bizipenen isla. Bihar gaueko 22:00etan, Natzako lokalean.