Elena Beloki, Iñaki Zapiain eta Mikel Aznar gose greban beste 22 inputatuekin batean

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 18a, 03:00

18/98 sumarioko inputatuek epaiketak bertan behera uztea eskatzeko beste ekimen bat hasi zuten atzo: hiru eguneko gose greba. Guztira 25 dira ekimen honetan parte hartu duten inputatuak eta tartean dira Elena Beloki, Iñaki Zapiain eta Mikel Aznar hernaniarrak edo Hernanin bizi direnak. Elena Beloki Xaki piezan epaitzen ari dira, Mikel Aznar Joxemi Zumalabe piezan eta Iñaki Zapiain Egin piezan. Elena Belokik azaldutakoaren arabera, PSOEri eta gizarteari zuzendutako aldarrikapena egin nahi dute ekimenarekin ´epaiketa hau eta ondoren etorriko direnak bertan behera geldi-tzeko, ez baitu zentzurik, eta gutxiago bizi dugun testuinguruan`. Elena Belokik gogorarazi du 9 hilabete daramazkitela epaiketa honekin eta kostu pertsonal eta ekonomiko haundiak ari direla sufritzen.

Testiguen fasean
Testiguen fasean dago, oraingoz, 18/98 epaiketa. Fase honetan Xaki piezako inputatuen inguruan ari dira deklaratzen. Pieza honen barruan daude Elena Belokirekin batean, Mikel Korta, Miriam Campos, Mikel Egibar, Nekane Txapartegi eta Joxemari Olarra. Horiez gain, gogoan izan dituzte, hildako Jokin Gorostidi eta Gorka Martinez, Xaki piezako inputatuak baitziren hauek ere. Xaki piezarekin bukatuko da testiguen fasea eta gero fase peritala da hastekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!