UDALETXE KOLDARRA!!
`Udaletxea lapurra!`, `Teilaturik gabe utzi gaituzue!`, `Eta orain gazteok zer?`, `Non da gure Gazte Txabola?`... Horrelaxe hasi ginen gure Txabola zenaren aldeko protestarekin. Jakinaren gainean egongo zaretenez gure Txabola uztailaren 3an, astelehenean eraitsi baitzuen Udaletxeak guri inongo argibiderik eman gabe. Hori onartu ezinik, hainbat ekintza burutu ditugu horren aurka erantzun bat lortzeko asmoz: -Kartelak egin genituen arratsalde batean eta ondoren kaxkoan zehar jarriak izan ziren hasieran aipatu lemekin. Baina Udaletxeak gure lana zapuztu zuen kartelak kenduz eta inongo arrastorik utzi gabe. Zeren beldur zarete? Egiaren beldur? -Amore eman gabe berriro elkartu eta kartel berriak egin ziren. -Hau gutxi balitz argazki erakusketa bat jarri genuen kaxkoan eta bertan Txabolako eta ekintza batzuen zenbait argazki ikusi ahal izan ziren. -Gure protestek indarra hartu ahala, gazte gehiago elkartu eta ostiralean, 200 gaztetik gora bildu ginen manifestazio zaratatsua egiteko. Manifestazioa udaletxe barruan amai-tzeko asmoa genuen azalpen baten bila. Baina ezin izan genuen munizipalen ateetatik haratago joan, hauek gu geldiarazteko agindua baitzuten. Gazteok autogestiorako du-gun gaitasuna oztopatu nahi al duzue? Izutu egiten al zarete gure ekintzak aurrera doazela ikustean? Argi erakutsi duzue zein den zuen estrategia: KOLDARKERIA+ISILTASUNA. Ez zarete erantzun bakar bat emateko gai izan, ezta aurpegia erakusteko ere. Ez al dituzue mezuak uler-tzen, edo ez dituzue ulertu nahi? Lasai, ulertuko dituzue, zeren herri osoaren aurrean zuen azpijoko eta koldarkeria agerian utzi arte gure oihuak ez dira isilduko. Lanean jarraituko dugu arrazoizko erantzun bat jaso eta gure helburuak lortu arte. Bestalde, non daude Txabolarekin batera eramandako gure gauzak? Bai, bertan gure materiala zegoen: atxurrak, margoak, egurra, aulki eta mahaiak, etb. luze bat. Horrek ez al du LAPURRETA izena? Herriaren aurrean erantzun bat emateko horrenbesteko adorea izango duzuelakoan... AUPA HERNANIKO GAZTE MUGIMENDUA!! JO TA KE GAZTETXEA LORTU ARTE!
Ane Lujanbio
Hernaniko Gazte Asanbladaren izenean