Mikel Von Wichmann hernaniar atleta gaztea ere Bartzelonan da kadete mailako estatuko txapelketa jokatzen, Bidasoa taldearekin. Von Wichmann paper ona egiteko esperantzarekin joan da asteburu honetan, eta orain arteko emaitzei erreparatuta postu ona lortzeko aukerak badituela ematen du, 600 metrotako proban: hernaniarra 4garren idan da aurten Espainiako pista estaliko txapelketan eta Euskal Herriko errekor berria jarri du. Atzo bertan izan zuen finalaurrekoa hernaniar gazteak eta gaurko finalerako sailkatu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!