Gaur, Añorgako Jolas Etxea txapelketako finalak jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Jubenil mailan, Paul Ojuel eta Ibai Nuñez Eskudero eta Izagirreren kontra ariko dira. Bestalde, Garikoitz Erroizeneak jokatuko du afizionatu mailan, Iza lagun duela Renobales-Mujikaren kontra.
Horrez gain, Oier Mendizabal hernaniar pelotari profesionalak partidua du gaur Alegian, arratsaldeko 17:30etan. Berak eta Aratz Mendizabalek, Saralegi eta Urrizelkiren kontra jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!