Natza elkarteak 1936ko ge-rraren inguruko erakusketa jarri nahi du eta horretarako 1936 eta 1940 urte arteko ar-gazkiak ari da biltzen. ´Hain-beste mila hildako sortu zituen gerra hark disidentzia politikoa eta abertzaleak ia erabat ezabatu zituen estatu espainiar osoan eta 40 urtez luzatu zen diktadura ekarri zuen atzetik` Natzatik azpimarratu dutenez. Beren iritzian ´ez da behar bezala ezagutzen gure historiaren pasarte hori, eta ezta nolako ondorioak utzi dituen ere`. Gerra bizi izan zutenak hiltzearekin informazio asko galtzen ari dela eta gaur egungo hainbat egoera ulertzeko informazio hori ezinbestekoa dela azpimarratu du Natzak. Gerra zer izan zen eta zer ondorio utzi dituen aztertuko dute.
Irailaren 13a
Data hori da erreketeak Hernanin sartu zirenekoa eta data hori baliatu nahi du Natzak argazki erakusketa antolatzeko: ´irailean zehar argazki erakusketa bat antolatu nahi dugu, 1936 eta 1940 urteetako argazkiekin, gutxi gora behera, gerra Hernanin zer izan zen ikusteko`. Herritarrei deia Natzako kideak argazki bil-tzen ari dira dagoeneko, erakusketa hori osatzeko. Hernaniar askok garai hartako argazkiak etxean gordeta izango dituztela-eta, dei egin diete argazki horiek atera eta erakusketan jarri ahal izan ditzaten uzteko ´gerra eta frankismoa zer izan zen erakutsi behar dugulako`.
Kronikako bulegoan
Argazkiak Kronikako bulegoan jasoko dira bihartik aurrera (Larramendi kalea 11). Argazkiak jendeari bueltatuko zaizkio, behin eskaneatutakoan.