Ekitaldia, konbentu atarian izango da, 12:15ak aldera.
Agustinatako monja komunitateak Hernaniko herriaren ongi etorri beroa jaso zuen joan den maiatzean, konbentuko inaugurazio ekitaldian. Karmen egunean Kaxko auzoak berak egingo dio ongi etorria komunitate erlijiosoari. Kaxko Auzo Elkarteak herri zentro osoa biltzen du, eta Karmen jaietan urtero omentzen du pertsona edo talde bat: Kaxkoan bizi diren etorkinak, zentroko establezimendurik zaharrena... Eta aurtengoan Agustinatako monja komunitatearentzat izango da auzoaren detailea, Hernanitik kanpora egindako egonaldiaren bueltan.
Omenaldi ekitaldia 12:15ak aldera izango da, Xanti Lujanbio Alkate izendatu ondoren. Konbentu atarian bertsoa eta dantza izango dira monjen omenez. Auzoak oroigarri bat emango die, eta Kaxkoko zapia jarriko diete lepoan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!