Gaurko zitak

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 15a, 03:00

Gaur partiduak dituzte Hernaniko pelotariek. Errenteriako txapelketan benjamin mailan jokatuko dute Iruretagoiena eta Noblek Amezketaren kontra. Kadete mailan, Ioritz Arrietak Arrasateko Bolinga taldeko pelotari baten kontra jokatuko du. Partiduak arratsaldeko 18:30etatik aurrera jokatuko dira. Hernaniko lauterdiko txapelketako partiduak ere jokatuko dira gaur: kadete mailan, Lizeaga-Zamora; nagusi mailan, Gaskon-Erdozio eta Iubero-Aizpitarte. Partiduak arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!