Festa giroa nagusituko da bihar Kardaberaz eta Kale Nagusian, Karmen jaiak ospatuko baitituzte. Aspaldiko festa da Karmenetakoa Kaxkoan, baina urte askoan ospatu gabe egon eta 1999an berreskuratu zituzten Andre Kalean. 2003an, berriz, Kale Nagusiak ere bat egin zuen eta geroztik bi kaleetan izaten da festa.
Karta jokoan kalean
Biharko, egun guztiko egitaraua prestatu dute, eta bada aspaldiko ohitura bat, hutsik egingo ez duena: karta jokoena. Kalean bertan izango dira partidak eta bikoteek, mistoak edo bi emakumez osatuak, beharko dute derrigor. Horrez gain, jolas, musika, herri bazkari, lehiaketa, sardina jate... bada non gozatua.
Egitaraua
09:00 Diana.
11:00 Meza.
10:30-11:30 Udalekuetako marrazkiak entregatzea.
12:00 Txupinazoa. Xanti Lujanbiori Alkate makila ematea Kardaberaz 62an.
Balkoi lehiaketa egin eta Agustinatako monjak
omenduko dira, Trikitixak lagunduta.
14:00 Herri Bazkaria Plaza Berrin.
16:30 Karta jokoak Andre Kalean eta Kale Nagusian.
17:00-19:00 Gaztelu puzgarriak, Plaza Berrin.
18:00 Haurren txokolatada eta pinturako sari banatzea Plaza Berrin.
20:00 Balkoietako eta karta jokoetako sari banatzea.
20:30 Sardina jana, Plaza Berrin, musikak lagunduta.