Chillida Lekun paseo musikatuak izaten ari dira uztaileko igandeetan, eta bihar ere izango da musika entzunaz museoa ikusteko aukera. Xamber hirukotea; Tiritine folk taldea; eta Idoia Somoza, Almudena Martinez eta Jone Miren Elorduy izango dira biharko musikariak Chillida Lekun, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 15:00etara. Egitasmo honekin lortu nahi dutena da, jendeak museoa ikusteaz gain, musikaz gozatzeko aukera ere izatea, eta horretarako musikari gazteei dei egin diete.
Xamber hirukotea
Urretxu eta Zumarragatik datorren hirukotea da Xam-ber. Arantzazu Calvok biolina jotzen du, Jasone Cámarak biolontxeloa eta akordeoia, eta Jon Goenagak teklatua. Sei kanta joko dituzte.
Tiritine Folk taldea
Zortzi musikarik osatatuko taldea da eta euskal musika tradizionalean oinarritzen dute beren lana. Alboka, biolina, kitarra, txalaparta, panderoa eta beste zenbait instrumentu jotzen ditu zortzikote honek: Ainhoa Agirrebeitia, Xabier Aldazabal, Anne Ariznabarreta, Auritz Aurtenetxe, Olatz Goikoetxea, Julepe Lapatzagortazar, Unai Lariz eta Esti Olibares.
Somoza, Martínez eta Elorduy
Hirukote honek euskal kanta ezberdinak eskainiko ditu. Idoia Somoza sopranoa, Almudena Martínez biolin jolea eta Jone Miren Elorduy biolontxelo joleak osatzen dute taldea. Bihar, sei kanta joko dituzte.