Kirol taldeek diru laguntzak eskatzeko aukera dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 18a, 03:00

Gipuzkoako Aldizkari ofizialean publikatu dute dagoeneko, eta kirol taldeek diru laguntzak eskatzeko aukera dute, kirol jardueretarako. Hernaniko Kirol Patronatuak baldintza eta inprimakiak interesa duten kirol taldeen eskura jarri ditu, kiroldegian bertan. Eskaera egiteko epea abuztuaren 2ra arte dago zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!