Zaborraren erreziboa ordaintzeko azken eguna bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 13a, 03:00

Udaleko zerga biltzaile bulegotik jakitera eman dutenez, bihar da zaborra edo basuraren erreziboa ordaintzeko azken eguna. Erreziboa Helbideratuta (domiziliatuta) duenei bihar bertan kobratuko diete kontutik. Helbideratu gabe dutenek, berriz, erreziboa etxean jaso ez badute, udaletik pasa beharko dute bila (Udaletxeko lehen pisuan eskubira). Ordainketa ondoko entitateetako batean egin behar da: Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Guipuzcoano edo Santander Central Hispano.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!