ASTE eta erdi daramakite udaleku irekietako haur eta begiraleek martxan. Hala ere, esan beharra dago, eguraldiak ez diela gehiegi lagundu. Joan den astean aurrikusitako ekintza gehienak aurrera atera ziren; aste honetan botatako euriek eta lainoak ordea, bertan behera utzi dituzte aurrikusitako irteerak, hondartzarakoa esaterako. Hala ere, udaleku irekietako begiraleei ez zaie irudimenik falta eta horrelako kasuetarako ere badituzte errekurtsoak. Atzo, Atsegindegi plazan aurkitu genituen 7 eta 9 urte bitarteko hainbat talde joko ezberdinetan jostatzen. Aspertu behintzat ez ziren egin.
Ostiralean ur festa
Ostiralean, eguraldiak laguntzen badu, urteroko ur festa egingo dute. Umeek asko itxoiten duten festa da urarena eta Kaxkoan zehar denak elkarrekin ura botatzeko eskatuko diete bizilagun eta merkatariei.