Josu Oiaga Hernaniko aurrelariak Otxandion jokatuko du gaur, Gabarri II lagun duela. Aurkari Urionaguena eta Jaio izango dituzte. Pelota jaialdia gaur da, arratsaldeko 18:30etan. Bestalde, herriko beste pelotari profesionaletako batek, Oier Mendizabalek, partidu gogorra du larunbatean Mutrikun, 17:00etan hasiko den jaialdian: berak eta Leizak, Asier Olaizola eta Beginoren kontra ari beharko dute.