Iker Lujanbio irabazle Villarcayon, pintxazo eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 12a, 03:00

Iker Lujanbio motor gidari hernaniarrak denboraldi borobila daramaki orain artean; nora joan han irabazi. Villarcayon izan da garaile asteburu honetan, Gaztela eta Leoneko Motokross txapelketarako puntuagarria den proban. Asteburu honetako garaipenak meritu haundia du gainera, MX1 (250 cc3 2 denbora eta 450 cc3 4 denborako motoreak dira) eta MX2 mailako motoreak (125 cc3 2 denbora eta 250 cc3 4 denborako motoreak dira) manga berean korritzen baitzuten eta hernaniarrak MX2 motorrarekin hartzen du parte.

Lehen mangan zulatua
Lehen mangan, lehenengo zijoan Iker Lujanbio, baina hiru buelta faltan gurpila zulatu zitzaion eta ahal zuen moduan bukatu zuen manga. Hala ere, laugarren egitea lortu zuen zulatu eta guzti. Bigarren mangan, hasiera egin zuen kaxkar xamarra hernaniar gazteak, baina pixkanaka aurrera egin eta lehen postuan bukatu zuen. Lehen mangan laugarren egin eta bigarrena irabazita bereganatu zuen Villarcayoneko txapelketa eta azken aldian daramakien bolada onari jarraipena eman dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!