Joan den larunbatean izan zen La Marmotte izeneko froga gogorra Alpeetan eta 4 hernaniar izan ziren bertan. Bizikletako froga honek 180 kilometro eta 4 portu ditu: Glandon (1924 m), Telegraph, Galibier (2.633 m) eta Alpe d’Huez. Azken portu hori izan zen helmuga. Froga l’Bourg-d’Oisans herrian hasi zen. Guztira 7.000 txirrindularik hartu zuten parte frogan, munduko bazter ezberdinetakoak. Lau hernaniarretan aurrena Paco La Justicia izan zen. 7 ordu eta erditan egin zuen froga. Sailkapen orokorrean ere nahiko goian geratu zen, 218garren postua lortu baitzuen. Laugarren urtea da Paco La Justiciak froga hau egiten duela eta iaz lortutako markari esker lehenago ateratzeko aukera izan zuen. Bigarren hernaniarra Pedro Izagirre izan zen, aurreneko hernaniarretik 32 minutura. Ibion Iriondo izan zen hirugarrena eta 3 minutu beranduago iritsi zen helmugara. Laugarren hernaniarra Xabier Zilbeti izan zen eta froga 8 ordu eta 30 minututan bukatu zuen.
Quebrantahuesos baino gogorragoa
Ibon Iriondok azaldutakoaren arabera, froga hau Quebrantahuesos famatua baino gogorragoa izan da, askoz ere. Eguraldiak ere ez zuen batere lagundu, sekulako beroa egin baitzuen larunbatean.