Carros de Foc mendi ibilaldirako izen ematea zabalduko da gaur bazkide ez direnentzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 14a, 03:00

Mendiriz Mendik irteera antolatu du uztailaren 22, 23, 24 eta 25erako, Carros de Foc-era, Valle de Aran aldera. Orain artean bazkideek izan dute izena emateko aukera eta gaur zabalduko da izen ematea elkarteko bazkide ez direnentzat. Izen ematea uztailaren 20an bukatuko da eta elkartetik pasata egin behar da, telefonotik ezingo baita apuntatu. Prezioa: bazkideek 125 euro eta bazkide ez direnek 145 euro. Bestalde, Mendiriz Mendik jakitera eman du irteeran parte hartzeko derrigorra dela mendian federatua egotea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!