Karabel eta Martindegi artean trafikoa desbideratuko dute gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 11a, 03:00

Urumeako autobideko obrak direla eta trafikoa desbideratuko dute gaurtik aurrera, Karabel eta Martindegi arteko bide zatian. Hemendik aurrera, bide zaharretik joan beharko da Martindegira, Karabelgo gasolindegi aurretik. Martindegi Urumeako autobidearekin lotzeko zatian pareta altxa behar dute eta horregatik desbideratuko dute trafikoa. Hamabost bat egun egongo da desbideratua trafikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!